XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onelako gertaera asko arkitzen ditugu Padua'ko San Antonio'ren kondairan, eta baita beste Santuenetan ere, ta berak aditzen ematen digute, nola santuak etortzen zaizkigun lagun egitera, auen onran Mezak ateratzen ditugunean.

Eskeiñi degiogun bada Jaungoikoari Sakrifizio santua asmo onekin: aldarean dagoan Jesus'ek adituko ditu aien erreguak.

Ondorengo ejenploak adieraziko digu nolako esker onez artzen duten beren gloriagatik egiten deguna.

Siena'ko erlijiosa, Pasidea zeritzan batek, gaixotegi bat ikustera juanik, arkitu zuan bertan, agonian zegoan emakume gazte bat.

Iltzen zegoalarik ere, idiki zituan begiak, zeruruntz biurtu zituan, eta irriparre egin zuan.

Irriparre arrigarri orrek zerbait esan naidu, esan zion Pasidea'k, berari lagun egiten zion apaizari.

Eskatu degiogun Jaungoikoari adierazi degigula.

Pasidea, belaunikatu zan beziñ laster, gaisoa bat batean etorri zan bere ezaguerara.

Galdetu zioten, ia nundik zetorkion pozaldi miragarri ura (...).